2019.09.19
Hartz

Hartz

  • 2016
  • Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Rocka

Hartz talde Azkoitian sortu zen 2016ko martxoaren hasieran BeƱat Rodriguez (ahotsa, gitarra) eta Intza Arakistainen (bateria) eskutik. gerora Asier Etxeberria sartu zen baxua jotzen. Urtebete geroago formazio aldaketa bat egon zen eta Jon Barkin eta Julen Hidalgo azpeitiarrak sartu ziren taldean. Ordutik taldea Azpeitian kokatzen da. 2018ko otsailean kaleratzen dute lehen disko luzea, Iraungitze datei izenarekin.

2018ko irailean Hidalgok taldea utzi zuen eta gerora Jorge Fernandez (Barracuda) zumarragatarra sartu zen bateria jotzen.

Atzera

Aro hura (Azpeitia, 2017/09/16)

Egilea: Oinatzak Produkzioak

Atzera

Azken agurrei

Ereserki odoltsuak

Iruzurren zirku oso bat, ezpain politenetan...
ereserki odoltsuenak, gorpuen poltsetan...
agerian dituzu, antzematen zaizkizu, orbain irekiak...
gudu luzeegiak agian?

kolpeak jasotzeko jaioa...
gorrotoa murtxikatzen hasperen bakoitzean...
banuen esperantzarik...
gauzak aldatzeko....
baina ez dakit nik...
beranduegi ez ote den horretarako...