2019.09.19
Hartz

Hartz

  • 2016
  • Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Rocka

Hartz talde Azkoitian sortu zen 2016ko martxoaren hasieran BeƱat Rodriguez (ahotsa, gitarra) eta Intza Arakistainen (bateria) eskutik. gerora Asier Etxeberria sartu zen baxua jotzen. Urtebete geroago formazio aldaketa bat egon zen eta Jon Barkin eta Julen Hidalgo azpeitiarrak sartu ziren taldean. Ordutik taldea Azpeitian kokatzen da. 2018ko otsailean kaleratzen dute lehen disko luzea, Iraungitze datei izenarekin.

2018ko irailean Hidalgok taldea utzi zuen eta gerora Jorge Fernandez (Barracuda) zumarragatarra sartu zen bateria jotzen.

Atzera

Aro hura (Azpeitia, 2017/09/16)

Egilea: Oinatzak Produkzioak

Atzera

Azken agurrei

Irudikatu

Irudikatu lur eremu bat,
Non gazteak poxpoloak diren,
Non gomazko pilotak,
Bakarrik dantzatzen duten...

Imaginatu,
lur eremu bat,
Non tximeleta efektuak ere
Politika diren.

Imaginatu gazteri bat
non jazarpenak,
Eguneroko ogi diren,
Eta terrorismo hitza Troiako zaldi zuri bat den.

Irudikatu suak zer dakarren,
Kerik gabe.
Jarri mahai gainean,
marraztearren,
Nola erortzen diren.

Behatu,
Txikiak zer galtzen duen,
Handien gabeziengatik,
hausnartu,
Zer egin dezakezun zuk,
Zure eserlekutik.