2019.09.19
Hartz

Hartz

  • 2016
  • Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Rocka

Hartz talde Azkoitian sortu zen 2016ko martxoaren hasieran Beñat Rodriguez (ahotsa, gitarra) eta Intza Arakistainen (bateria) eskutik. gerora Asier Etxeberria sartu zen baxua jotzen. Urtebete geroago formazio aldaketa bat egon zen eta Jon Barkin eta Julen Hidalgo azpeitiarrak sartu ziren taldean. Ordutik taldea Azpeitian kokatzen da. 2018ko otsailean kaleratzen dute lehen disko luzea, Iraungitze datei izenarekin.

2018ko irailean Hidalgok taldea utzi zuen eta gerora Jorge Fernandez (Barracuda) zumarragatarra sartu zen bateria jotzen.

Atzera

Aro hura (Azpeitia, 2017/09/16)

Egilea: Oinatzak Produkzioak

Atzera

Azken agurrei

Noria

Aspertu egin nau,
Eta hau ezin da saldu,
Eta hori da garrantzitsuena,
Nahiz eta bularrak entzun,
Momentuak esaten duena,
Zirku honetan,
Estetikak agintzen du.

Baina aske dena bota dezala lehen harria. Baina aske dena...

Aukeratu mozorro bat,
inpakturik ez jasateko,
Bertuteen galerian,
“Sold out”-ak agintzen du,
Eta zein guaiak garen,
ingelera erabiltzen, Zein cool-ak garen, filtroekin dantzatzen.

Baina aske dena, bota dezala lehen harria. Baina aske dena...