2019.09.19
Hartz

Hartz

Hartz talde Azkoitian sortu zen 2016ko martxoaren hasieran Beñat Rodriguez (ahotsa, gitarra) eta Intza Arakistainen (bateria) eskutik. gerora Asier Etxeberria sartu zen baxua jotzen. Urtebete geroago formazio aldaketa bat egon zen eta Jon Barkin eta Julen Hidalgo azpeitiarrak sartu ziren taldean. Ordutik taldea Azpeitian kokatzen da. 2018ko otsailean kaleratzen dute lehen disko luzea, Iraungitze datei izenarekin.

2018ko irailean Hidalgok taldea utzi zuen eta gerora Jorge Fernandez (Barracuda) zumarragatarra sartu zen bateria jotzen.

Atzera

Aro hura (Azpeitia, 2017/09/16)

Egilea: Oinatzak Produkzioak

Atzera

Azken agurrei

Otso

Hortzak zorroztuak, Badaezpada ere...
ez dezaten nirea ukitu, sinismen zikiñen truke...

Eskuak garbitu ditut baina,
Ez zait juten zikinkeri hau...
“hedatzen doaz” korbatadunek diote.

Ni ez naiz baina...
Nire ondoan nahiago ez...
Harresiak askatzaile direnean.

Ni ez naiz baina...
Itsukeria ote definitzen nauena?
Ni ez naiz baina...