2019.09.19
Hartz

Hartz

Hartz talde Azkoitian sortu zen 2016ko martxoaren hasieran Beñat Rodriguez (ahotsa, gitarra) eta Intza Arakistainen (bateria) eskutik. gerora Asier Etxeberria sartu zen baxua jotzen. Urtebete geroago formazio aldaketa bat egon zen eta Jon Barkin eta Julen Hidalgo azpeitiarrak sartu ziren taldean. Ordutik taldea Azpeitian kokatzen da. 2018ko otsailean kaleratzen dute lehen disko luzea, Iraungitze datei izenarekin.

2018ko irailean Hidalgok taldea utzi zuen eta gerora Jorge Fernandez (Barracuda) zumarragatarra sartu zen bateria jotzen.

Atzera

Aro hura (Azpeitia, 2017/09/16)

Egilea: Oinatzak Produkzioak

Atzera

Azken agurrei

Hildakoen poesia

Denbora gehiegi, 
Baso honetan... 
Denbora gehiegi, 
otsoekin hizketan... 

Hildakoen poesia, 
bizidunen ezpainetan... 
Patuaren zauriak, 
errugabeak diren presoengan... 

Garbitu ene begiak, 
nor naizen erakusteko... 
Anestesiatu bihotza, 
hobeto arnasteko... 

Hasi mugitzen, 
sentipenak ez erdoiltzeko... 

Anestesiatu bihotza, 
hobeto arnasteko... 
Hasi mugitzen, 
sentipenak ez erdoiltzeko...