2019.09.19
Hartz

Hartz

Hartz talde Azkoitian sortu zen 2016ko martxoaren hasieran Beñat Rodriguez (ahotsa, gitarra) eta Intza Arakistainen (bateria) eskutik. gerora Asier Etxeberria sartu zen baxua jotzen. Urtebete geroago formazio aldaketa bat egon zen eta Jon Barkin eta Julen Hidalgo azpeitiarrak sartu ziren taldean. Ordutik taldea Azpeitian kokatzen da. 2018ko otsailean kaleratzen dute lehen disko luzea, Iraungitze datei izenarekin.

2018ko irailean Hidalgok taldea utzi zuen eta gerora Jorge Fernandez (Barracuda) zumarragatarra sartu zen bateria jotzen.

Atzera

Aro hura (Azpeitia, 2017/09/16)

Egilea: Oinatzak Produkzioak

Atzera

Azken agurrei

Zergatik

Zergatik, eduki behar dut beldur nik? 
Argirik, ez dagoenean? 
Garraxika bizi behar al dut, entzuten ez zaidanean? 
Zeinek eman dizu eskubidea, mozteko airea? 

Isiltasunak segatu ditu jada bizi gehiegi... 
itzali hainbat argi... 
bilakatu minbizi... 
nazka ematen duen esku puta bat, 
hitz korapilatuak, lepora soken antzera... 

Ez dut, beldurrik eduki nahi... 
ezetz, esaterakoan... 
etxerako bueltan, argirik ez dagoenean... 

Isiltasunak segatu ditu jada bizi gehiegi... 
itzali hainbat argi... 
bilakatu minbizi... 
nazka ematen duen esku puta bat, 
hitz korapilatuak, lepora soken antzera... 
Berriak, ireki behar al ditut, irekitzeko begiak, aski dela esateko?

nazka ematen duen esku puta bat, 
hitz korapilatuak, lepora soken antzera...