2019.09.19
Hartz

Hartz

Hartz talde Azkoitian sortu zen 2016ko martxoaren hasieran Beñat Rodriguez (ahotsa, gitarra) eta Intza Arakistainen (bateria) eskutik. gerora Asier Etxeberria sartu zen baxua jotzen. Urtebete geroago formazio aldaketa bat egon zen eta Jon Barkin eta Julen Hidalgo azpeitiarrak sartu ziren taldean. Ordutik taldea Azpeitian kokatzen da. 2018ko otsailean kaleratzen dute lehen disko luzea, Iraungitze datei izenarekin.

2018ko irailean Hidalgok taldea utzi zuen eta gerora Jorge Fernandez (Barracuda) zumarragatarra sartu zen bateria jotzen.

Atzera

Aro hura (Azpeitia, 2017/09/16)

Egilea: Oinatzak Produkzioak

Atzera

Azken agurrei

Mundu zoro honetan

Mundu zoro honetan, 
non hitzak balak diren... 
non ideiak, kartzelaratzen dizkiguten... 
eta idealak, saldu eta erosi egiten diren... 
eta zure begiak, keak estaltzen dituen... 

Aska nazazu hemendik arren... 
ez dut irtenbiderik ikusten... 
nire irtenbidea zure begiak ziren... 
eta hori ere kendu egin zidaten... 

Mundu zoro honetan, 
non koloreak bereizten gaituen, 
eta berdina maitatzea, 
gaizki ikusita dagoen... 
eta galdetzeak, 
kolpeak ekartzen dituen... 
iritziak, odolarekin nahasten... 

Aska nazazu hemendik arren... 
ez dut irtenbiderik ikusten... 
nire irtenbidea zure begiak ziren... 
eta hori ere kendu egin zidaten... 
urteak pasako dira bai baina, 
jarraituko dugu idazten eta sortzen, 
gustatzen ez zaigunari, 
izen eta abizenak jartzen... 

Mundu zoro honetan...