2021.05.26
Hegazkin

Hegazkin

  • 2021
  • Bergara (Gipuzkoa)

Lehergailua

Bi haize boladen talka
iluntasunean
gure barnean

Beste ate baten bila
nenbilenez orduan

Nola aurkitu ninduzun
non zeuden nire oinatzak
zure begi aurrean

Ilunpetan nabil oinez
deszifratu nahi zintuzket
tunelaren barnean

Orain ni naiz
zure basoetan
galdu dena
ni ote naiz
koadro zuriaren
beldur dena

Eremu gorria
zeharkatzen baduzu
gutako inor
zauritu gabe

Gure arteko haria
estutzen duzunean
momentu batez
eten liteke

Hedatzen ari da
uhinik bortitzena
eraikitako oro
desegiten duena

Ezeri eusteko
kemenik gabe
uzten gaituen pozoina