2021.05.26
Hegazkin

Hegazkin

Atzera

Hondartza

Egilea: Gvridi

Atzera

Trantzea amaitzean (Azpeitia, 2021.09.25)

Atzera

Lehergailua

Bideoa: Gvridi

Atzera

Isilpean nabil orain

Egilea: Gvridi

Hondartza

Haitzetan
laino lodien azpian
neguaren hondarrean

Han zeunden
orri zuri bat eskuan
orbain beltzak
azalean

Batzuetan
ezinezkoa izaten da
agerian irautea

Hondarretan
beste baten oinatzak
noiztik zara
haren beldur?

Hesietan
idatzitako aldarriek
zure letra
daramate

Ez zenuen aurkitu
hondar aleetan
nekez
bilatzen zenuena

Zuretzat hesitu zuten
hondartzako sailean
hildako bat sartu da
bart gauean

Aztarna guztiak
bere ametsen
aterpean
galdu dira
uraren gainean

Bere aurpegia
tinta gorriz
estalia
ageri da
uraren gainean