Eraman nazazu (ft. Marte Lasarte)
Plastikozko basamortu baten
Zulo denak nekez ureztatzen
Dituztenak ez dira jabetzen
Ez dagola denbora nahikoa
Ta orain berriz argia piztu da
Oasi bat nahiaren islada
Ikur denek badute zentzua
Baina ez dakit nora hostia noan
Ekaitzan buruz sartu aurretik esan dena konponduko dela
Beldurra dudan arren ausartago sentitzen bainaiz horrela
Astinduaz iparra galtzear
Banaketa luzea egiten da
Egutegi berri bat aurrean
Baina ez dago biharko eguna
Ta beste behin dardarka soinean
Ezjakinaz beti agertzen da
Jakin arren zer nahi saiestea
Ezin jakin zer den nahi deguna
Ekaitzan buruz sartu aurretik esan dena konponduko dela
Beldurra dudan arren ausartago sentitzen bainaiz horrela
Barruan gordeko ditut gure egin genituen ohiturak
Ta noizbait malkoren batek ekarriko dizkigu gogora