Eraman nazazu (ft. Marte Lasarte)
Malguak ziren egun hoien atzetik
Jokoan zegoen dena behin da berriz
Galtzear dena betiko izan ez dadin
Irabazteak benetan merezi duen nahi dut jakin
Garaipen horrek baldintza izan du beti
Helburua zein dugun ahaztu zenetik
Nahia zein dugu inoiz ez badugu ametsik
Helmuga bat aukeratu bidea egiten hasi aurretik
Zenbat aukera izan dira hazteko
Ta zenbatetan jarri ditugu aitzakiak
Sortutakoa ez bada gugatik egin
Ezin da miña oinarri duen mundu bat sortzetik hasi
Egunak doaz eta gu haien atzetik
Iparra galdua dugu aspalditik
Zein dut fedea? Ezagutu ahal dut jainkorik?
Zertan sinetsi nahi dudan pentsatu arren ez daukat argi
Ta zenbat aukera izan dira ahazteko
Ta zenbatetan jarri ditugu aitzakiak
Sortutakoa ez bada ganoraz egin
Noranzko bakarra duen ibilbidea hartu ta segi