2022.02.25
Herri Oihua

Herri Oihua

  • 2011 - 2017
  • Barakaldo (Bizkaia)
  • Metala, Rocka, Rapa

Hiltzen naizen bakoitzean

Ito ninduten besterik gabe.
Soka estutzen barkamenik ez.
Bonbardaketa isil baten lez.
Ateak itxi lehioak ere.
Neure burua babesterik ez.
Justizia non ote?
Nire bekatua zein ostia den?
Haien gezurren aurka jarri nintzen.

Izen bakar bat.
Ito ninduten besterik gabe.
Mendekua da.
Bonbardaketa isil baten lez.
Behar dudana.
Nire bekatua zein ostia den?
Izen bakar bat.
Haien gezurren aurka jarri nintzen.

Arnasarik gabe, loturak askatzen.
Gorrotoak maitatzen nau, argiek itsutzen.
Arnasarik gabe, loturak askatzen.
Hiltzen naizen bakoitzean hasten naiz bizitzen.

Hiltzen naiz!