2016.12.29
Hiena

Hiena

  • 2014
  • Gasteiz
  • Hard-rocka

Amaibako itzulera

ohetik at, arnas kea, 
kafeinaren eraginez esna, 
berriz ere. 
amaibako itzulera 
helburua asetzea da ala? 
“nor zara? noren izenean?” 
arrakasta lortu nuen, 
agian ez da egia. 
haiek maite naute. 
amaibako itzulera, 
besteen desioak bete. 
“nor zara? noren izenean?” 
lasai, salbu eta babesturik 
dena lor dezaket, 
ispiluan dago ni ez beste inor. 
basoan barneratzen naiz, 
piztiak bezala, 
artaldetik erbesteratzeko prest.