Hortzak

Hortzak

  • Metala

Otsoak ulu

Lur eta zeru artean
Lautada amaigabean
Haizeren magalean
Korrika ziztu bizian.

Pausoz pauso
mantu txurian
mamu beltzak.

Finko daude
begi gorriak
itzaletan.

Adi anai-arrebak
Entzun ohiartzuna!
Ilargi amandreak
argitu digu patua!
Beldurraren kiratsa
segi sasi artean.

Taupadak borborka, arnasa bizia
Hasi da ehiza!!!!
Izerdia sutan, izotza bihotzan
Zorroztu letaginak!

Otsoak ulu!
Entzuten dituzu!
Otsoak ulu!
Segika dituzu!

Haragian iltzaturiko
marlfilezko ezpatak
Agurtu heriotza!

Otsoak ulu!
Gainean dituzu!
Otsoak ulu!
Barruan dituzu!

Sabeletik lepora ireki zerura
Hildako eta biziko besarkatzen dira
Ongi etorri lagun, guztiak bat gara
Lupuan irribarrak bidaiaren hasiera!

Pausoz pauso
mantu txurian
arrasto gorria.

Aske izango naiz
Zuekin izango naiz
Lurrarekin izango naiz…