2020.06.11
Hotzikara

Hotzikara

  • 2008
  • Usurbil (Gipuzkoa)
  • Thrasha

Ez dago

Jada ez dago irudirik
ez dago esaldirik
ez dago bizirik sentiaraziko nauenik

Jada ez dago unerik
ez dago oroitzapenik
ez dago bizirik sentiaraziko nauenik

Zoriontasuna gramotan soilik lor daitekenean

Jada ez dago pertsonarik
ez dago arazorik
ez dago bizirik sentiaraziko nauenik

Jada ez dago usainik
ez dago zaporerik
ez dago bizirik sentiaraziko nauenik

Inertziari maitasuna esaten diogunean, oreka deitzen diogunean

Ez dago bizirik
jada ez dago bizirik
ez dago bizirik, ez dago

Hildakoak zenbaki hutsez ordezkatzean
sexua pornografiak baldintzatzen digunean
bat gehiago izatearekin nahikoa dugunean
ezer sentitzeko gauza ez naizenean

eta ez dut sentitzen
ez dut ezer sentitzen