2015.05.11
Hotzikara

Hotzikara

  • 2008
  • Usurbil (Gipuzkoa)
  • Thrasha

Pendulua

Etengabe oszilatzen bizitzako erlojua
Segunduen erritmoan kulunkatzen nau penduluak

Inertziaren kontrolatu ezinezko abiadurapean
Oraina, etorkizuna, nahastu zaizkit bat batean, oharkabean

Bizipenen zerrenda handitzeko behar geldiezina
oroitzapen antzuez jositako egunkarietan

Pendulua

Muturreko une lasaiak gozatu nahi ditut
atzera itzuliko naizela jakingo ez banu bezala

Gozatu nahi ditut, jakingo ez banu bezala

Pendulua

Puntu finkoaren inguruan
narabilen pendulua gelditu nahi dut
denborak erritmoa nire esku utz dezala