2018.11.18
Hozten

Hozten

  • 2013
  • Bilbo
  • Rocka

Eguzkia

Ez dago isiltasunik hirian 
haustea erreza dela badakit 

Ginena bagara, zertarako izan? 
Zer da itxaropena? Itxaroteko pena 
Onena izango gara 
sentipenen eurian 
ta lehortuko gara 
eguzki azpian 

Ez dago iluntasunik hirian 
ta hori gogorra dela badakit 

Ta ginena bagara, zertarako izan? 
Non da itxaropena? Itxaroteko pena 
Onena izango gara 
sentipenen eurian 
ta lehortuko gara 
eguzki azpian 

Beharra eta ezina 
dira aitzakiak 
aurrera egiteko 
Amaieran 
oroitzapenak 
izango dira 
garrantzitsuena