2018.11.18
Hozten

Hozten

  • 2013
  • Bilbo
  • Rocka

Talka

Ohartu gara istripua ikustean 
fikzioa hil dela gure eskuetan 
Gu gara gorpua, baita lekuko ere 
Zure asmoa nirearekin joan da 

Eta azkarregi ari gara elkartzen 
Baina azkarregi elkar galtzen, banatzen… 
Isiltasunean, irribarrean 
dena ikusi dugu, eta men egin ere 

Talka egin, zerua oroitu lurrera begira 
Gure erreakzioa: desioak partekatzea 
Talka, ustekabean 
kolpea gogorra izan da 
bizitza berri bat ageri da 

Gure ilusioa artzain eta gu artalde 
Men egiten dugu berriz ere 
Izan da guztia, orain bat gara 
ilusio berarekin gorpu bi 

Talka egin, zerua oroitu lurrera begira 
Gure erreakzioa: desioak partekatzea 
Talka, ustekabean 
kolpea gogorra izan da 
eta zu ageri zara