Kaixo, Izei naiz eta 14 urte ditut. 5 urterekin hasi nintzen musika ikasten eta gaur egun pianoko ikasketa profesionalen 3. maila egiten ari naiz kontserbatorioan. Teklatuaz aparte, gitarra, bateria eta baxua jotzen ditut. Nire abestiak konposatzeko gitarra erabiltzen dut.
Txikitatik Euskal Herriko areto, gaztetxe eta plazetan kontzertuak ikusteko ohitura izan dut. Hauek dira nire talde erreferente batzuk: Xiberoots, Streetwise, Lukiek, Odolkiak ordainetan, Tatxers, Monsieur Lecrêpe, Pixies, Sonic Youth, Rage against the machine, Zebda, Gailu, Joseba Tapia, Ezezez eta Rotten XIII.
11 urterekin, “Iezi ihesi” nire lehen diskoa kaleratu nuen I6 izen artistikoarekin, nik neuk konposatutako abestiekin. Etxeko estudioan grabatu nuen, aitaren laguntzarekin. Abesti guztien instrumententuak nik jo eta grabatu nituen. Autoekoiztutako disko hau ingurukoen artean zabaldu nuen. Azalaren diseinuaz ere ni arduratu nintzen. 2024-an “Bi hitz” nire bigarren diskoa argitaratu nuen. Grabaketa eta diseinuaren prozesua lehenengoaren antzekoa izan zen, baina oraingoan cd-aren kopiak enpresa baten bitartez egin nituen. 2025ean, lehiaketa baten aukeratua izan ondoren, Señeak Bizkaia Rock Kanpusean parte hartu nuen. Gaur egun, nire 3. diskoa prestatzen nabil.
Nire abestien bideoklipak egiten ditut eta musikan oinarritutako animazioak ere sortzen ditut.