Iker Munduate Thusberg musikari polifazetikoa eta diseinatzailea da, EHUko Sorkuntza eta Diseinuko graduduna. Bere lanetan, ambient doinuen eta soinu elektroakustikoaren nahiz esperimentalaren lurraldeak esploratzen ditu. 2024ko urrian Argi zantzuak diskoa argitaratu zuen, Londresko Hegoa Diskak zigiluan. Soinua, artea eta diseinua uztartzeko duen interesa islatzen du musikan. Zenbait artistarekin aritu da elkarlanean, eta proiektu horiek hainbat toki eta jaialditan aurkeztu, hala nola Donostiako Tabakalera kultura zentroan, Bilboko MEM Nazioarteko Arte Jaialdian, Hendaiako Nokodek bideosormen eta soinu esperimentazio topaketan, eta Bilboko Urbanbat Arkitektura eta Hirigintza Jaialdian. Era berean, Bartzelona, Madril, Baiona, Santander eta Palma hirietan ere aurkeztu ditu bere lanak.