Indigo proiektua duela bi urte hasi zen, Eneko Lamothe-ek Mathieu Bordenave ezagutu zuelarik.
Ordurarte Enekok bere kantuak bakarrik jotzen bazituen, elgarrekin egitasmoa urrunago
eramateko xedea piztu zitzaien.
Bikotean hamar bat kontzertu eman ondotik Ipar Euskal Herrian zehar, kantu horiek grabatzeko
gogoa piztu zitzaien, eta horrekin batera talde baten osatzearena. Orduan juntatu zitzaizkien Julien
Bordenave baterian (W!zard) eta Allande Etxeberri baxuan (BloƱ, Xak).
Taldeak Aterpe Hori izeneko EPa iragan irailean grabatu du Shorebreaker estudioan, Johannes Buff-en
gidaritzapean. Lan hori 2026ko primaderan plazaratuko da.