2020.06.11
Iñorkiñak

Iñorkiñak

Matte-matte

Badira urte batzuk nekatu nintzela
paretaren kontra garun hezurra puskatuta.
Belarria berotzeagatik ezagun
guztia onartzen nuen ezezko bat salbu.

Herri dinamiketan auspo eta gidari
estrategia berritzaileen sortzaile ni.
Baliagarritasunaren epaitegi
garai guztietan izan nintzen aintzindari.

Zu eta ni eskutik helduta
batekin matte-matte bestearekin labankada.
Etsaiak ere izan gaitezke
laguntasuna beti da taktikaren parte.

Kritikatu nauzu hamaika mila aldiz.
Ni gabe zerotik hasiko zarete berriz.
Edadetu honen hitz zaharrak oroitu:
Egoskorrikan gabe herri honek jai du!

Zu eta ni eskutik helduta,
batekin matte-matte bestearekin labankada.
Etsaiak ere izan gaitezke,
laguntasuna beti da taktikaren parte.
Eta etsaitasuna betiko albo kalte.