2020.06.11
Iñorkiñak

Iñorkiñak

Normaltasuna

Kandelak goizean goizik
putz egitearen xarma
baina aita eta ama
zergatik ez daude pozik?
Motxila bat opari
ez liburu eta ez margo
barruan ezer ez dago
zergatik du zama hori?

Aitonak dio etxera
eraman behar nauela
gu bakarrik goazela
aita eta ama ez zeba?
Gurasoak utzita
lagun, parke, ikastola
zaldi, erle, karakola
bai baina noiz da bisita?

Jaio nintzen haur motxiladuna
Ze astuna den normaltasuna.

Ekar ditzagun, arindu zama.
nirekin libre, aita eta ama.