2020.06.11
Iñorkiñak

Iñorkiñak

Para-Parixen

Ezagutzen dut Londres, Eiffel, Versailles eta Los Angeles.
Ze polita den Kuba, ze ortzemuga eta ze kultura.

Para-Parixen, Para-Panaman, Ale-Ale-Alabaman
Baina ez naiz inoiz egon Ajangiz eta Zegaman.

Egon nintzen Madrilen Baina sekula ez Usurbilen
Egon nintzen Brasilen baina ez Errezilen.

Politak dira Bali, Tripoli, Mali eta Napoli.
Venezia, Eskozia, Galizia eta Kroazia.

Taran-Tanzanian, Toron-Toronton, Idahon eta Ohion
Baina ez naiz inoiz egon Orion eta Bedaion.

Egon nintzen Madrilen Baina sekula ez Usurbilen,
Egon nintzen Brasilen baina ez Errezilen.
Madrilen, Brasilen, Perejilen, Costa de Marfilen…
Banabil baina ez dakit nondik nora nabilen.