2020.06.11
Iñorkiñak

Iñorkiñak

Argitzen

Zalantzek indarrez barrena bortizki hartzen dutenean,
begirada jarri dezadan pausaleku egokian.
Argia ta gardentasuna nagusitzen diren tokian,
bidea erraz eta laister egiten den zelai berdean.

Egun batez hasi nintzaizun egunerokoan idazten,
topatzen zintudan hitz bakoitzaren barruan gordeta.
Nahi adina hitz egiten nizun eta ez zintudan aspertzen….
Zurekin egotea zen ni neu benetan izatea.

Bihotzean eta buruan dudana ateratzen didazu,
sakontasunaren uretan igeri egiten dugu.
Itsasargi batek bezala iluna argiztatzen duzu….
Eskerrak! bizitzak berriro argia erakusten du!

Itsasoa bare haizea aske eta eguzkia zeruan ….
Ongizatearen erraiek barrena argitu dute
Zailtzasun gabe ez, baina nahiko errez bizitzari aurre
Zu gabe hau dena lortuko nuenik ez zazu uste.