2020.06.11
Iñorkiñak

Iñorkiñak

Ilargia

Eguzkiak lotarako begia itxi duenean.
Ilargia lerden agertu zait bere soineko beltz izartsua jantzirik
ziegako burni-leihora.

Bere edertasunaren magiak
maitalearen pasioz behin eta berriz muxukatu nauelarik;
begiraden eta keinuen lengoaia erabiltzea
aski izan dugu.

Ilargia eta biok elkarri begira,
horra lilura sartu ziegaren erdira.
Nik begiak kliskatu eta berak dizdira,
maitale bakartuen enkontruak dira.

Biok egun osoan
bortizki pairatu dugun
bakardade bihozgabea
errukirik gabe birrintzeko.