2021.05.26
Isuo ta Kezman

Isuo ta Kezman

  • Zumarraga (Gipuzkoa)
  • Kantautorea, Folk-popa

Atzera

Zeru urdin

Egilea: Peru Galbete

Atzera

Zerorrek asmatu

Atzera

Enbutu-lainoa tifoi bihurtu da jada Illinoisen

Enbutu-lainoa tifoi bihurtu da jada Illinoisen

Txistu hotsa bazterretan
Zurrunbiloa haiz(x)etuz
Hiria hegan dabil
Zerua, berriz, libre dago.
Borraskarik ez comululinbus faltan
Euri tantak aterperik gabe geratu dira
Tifoi, ekaitz, birakariarentzat.
Klimaren kilima gordina Missourin
Giroa antizikloitu da
hodei geruza trinkoak
espazio denbora higatua
olatu urazaleratuetan
zentzumen hutsak
denboraldi mugagabean
gauak goiza jan du
hondar denborak hautsi dira
minutuak izoztu nahi

aterkirik ez behar izateko
soinu desafiatua belarri finduetan
uraren formak dena txikitu du
euri lehorrak ezin busti
iparrorratzak zartatuta
orratz budua
soinu, hots, zarata
argitasun kahosa
Zeruan iluntzea da
Itsaso, erreka errepidetuak
Naturak natural darrai
Zeru zoruaren batuketak
Nahiz eta Illinoisen ez egon inoiz
Birakari bikaina
Elementu perfektua
Ertzak irentsiz gaintifoitua
Ibilkari nekaezina
Aske zabiltz, Eoloren lagun
Pronostikoa jakinda
Hiria mamutu da
Uholdea deiadarka
Massachusetts