2018.12.11
Isuo ta Kezman

Isuo ta Kezman

  • Zumarraga (Gipuzkoa)
Zeru urdin

Zeru urdin

Egilea: Peru Galbete

Atzera

Zeru urdin

Egilea: Peru Galbete

Atzera

Zerorrek asmatu

Herren-korapiloa

Lanari lotuta gaudela uste
romantizismoak hainbat ezuste
ikasi ditugun
ideien menpe
Ezarritako eredu arrotzak
gure buruarenganako lotsak
kezka zaharrak
beldur berri
Herren-korapiloa,
hau da hau
herren-korapiloa!
Ezina,
ezjakina.

Sinistu ezinda
itxaroten
beti kanpoan
zer ote den
amodioa mugatuegi
Soinu eta irudiak
behin eta berriz
isuriak
zentzumenak lokartuaz
Azpian duguna
kontrolatu nahi
ta kontrola gaitzaten
uzteko gai
kezka zaharrak
beldur berri
Gure ekintzen ondorioak
eskutatik joandako bizioak
soberan isil
sarriegi
Herren-korapiloa,
hau da hau
herren-korapiloa!