Iosu Isaias Villanueva Castro —lehenago, Isuo Sasiia— (Zarautz, Gipuzkoa, 1987) kantaria eta musikaria da. Bakarlari gisa eman zituen lehen pausoak, baina gero bikote formatuan ari izan da Jon Murua Kezman musikariarekin batera. MKT, Txost! eta Hegazkin taldeetan ere aritzen da, eta Mukuru kolektiboko partaidea da.
Ateaz bestalde
bide bat luzatzen da.
Urrunetik datorren bidea
urrunera doa.
Jarraitu egin behar dut
pauso indartsuz,
leku zabalago batera iritsi arte,
xenda ugari dauden lekura.
Eta handik, nora?
Nik ezin esan.