2021.01.23
Itziar

Itziar

  • 1978 - 1980
  • Bilbo
  • Folka, Progresiboa

Espetxeratuarena

Itxaso orren narru nabarra
pantera batena dirudi
espetxeko atezain zarra
itxi nagik goxeko bidari.
Tori giltzok, urrezko giltzok
ta bete egikek itxas miña
axioin egal puntan daukok
iñok txastau bako lurriña.
Noiz arte lagako nauk aske
zidarrezko itxaso zabalan.
Aske az gura dokan arte
goiz ederroi maite dagijan.
Neure maitiaren oñotsak
-urretxindor ori ixilik-
bide argijetaz jatozak
atezaina aske laga nagik.
Tori giltzok urrezko giltzok
maitasuna jabilk landetan
esku zurian muin egiok
eta laztan bat begietan.
Maitasun pozgarri orrentzat
aske nabilkek ler artian?
Zintzor maite dagiantzat
giltzik etxagok espetxian
giltzik etxagok espetxian.
Aberri amaren negarra
neugana jator mendietatik
espetxeko atezain zarra
bein sollik aske laga nagik.
Agur giltzok urrezko giltzok
guda otsa dozak landetan
arren itxi ondo atiok
eta galdu zaiteze uñetan.
Baina aberri ama aldezteko
enauk itxiko kate barik
eure erri ori askatzeko
etxak iriko espetxerik.