Mende eze, ikurrin eder
aske nahi zaitut axian.
Amar gazteren lerdena
makila luzez bidian
mendi bixidor berdiok
arin or duaz kantari:
”Dana emon biar jako
maite dan askatasunari”
Gaztedi orren didarra
bai dala didar zolija
aberri baten samiñez
urduri dabil errija
askatasun goxalderuntz
sugarra dira basuak
sugarra basuak
eta zidar argia itxasuan
eta zidar argia itxasuan.
Orduan ozte aldrea
aberri miñez kantari:
”Dama emon biar jako
maite dan askatasunari”.
Gazte orreik goruntz duaz
abesti eta ikurriñez
lañuan baña tiro otsa
bedartza dagez odolez.
Ikaraz duaz usuak
mendia dago ixilean
eta illuntzeko bakian
norbaitek darrai kantari:
”Dana emon biar jako
maite dan askatasunari”.