2021.01.23
Itziar

Itziar

  • 1978 - 1980
  • Bilbo
  • Folka, Progresiboa

Haizearen gogoa

Apirilean ere
jendea ikusten dugu.
Hau kasualitatez izan da
eta inoiz ez dut izan honelako zoririk barrenetan.
Ibiltzea oso erraza zen, pixurik gabe,
ardurarik gabe, hantxe egoen dena.
Kontuz begiratzen baldin baduzu,
Maite ikus dezakezu.
Orma askoren artean
zegoan haizea, jausten,
haizea,
haizean jezarririk
edonora joan zintezke,
gure begietan haizearen gogoa baitago.
Ibiltzea oso erraza zen, pixurik gabe,
ardurarik gabe, hantxe zegoan dena.
Kontuz begiratzen baldin baduzu,
Maite ikus dezakezu.
Mari sorgina
bere ilearen gainean pausatzen;
gurea makala da,
noiz arte jarraituko dugun ez dakit.
Anboton bizi da Mari,
hantxe haziko da gure ilea,
haizearen gogoa gurekin egongo da.
Ibiltzea oso erraza zen, pixurik gabe,
ardurarik gabe, zeu zeunden han.
Kontuz begiratzen baldin baduzu,
Maite ikus dezakezu.