Gipuzkoako heavy metal taldea da Izan Bai, eta Ixak Arruti (Mendeku itxua, Izeberg) abeslari eta gitarristaren eskutik sortu da. Harekin batera, Ibon Aginagak, Urtzi Olaziregik eta Martiin Larrañagak osatzen dute taldea, eta Zumaiko Ozen estudioan grabatu zuten 2024an haien lehen lana: ‘Dena galdu baino lehen’ diskoa.