2021.02.08
Izate

Izate

  • 1999
  • Ziburu (Lapurdi)
  • Rocka

Joan direnei

Doazenak badoaz, datozenak ere joanen dira. Dira
Hasi baitzen bukatzeko, ta bukatzeko hasi da. Ziren.
Baina ikus daitezke, zerua izarrez bete, itsasora begira.
Baina ikus daitezke, oroitzapenez bete, bihotzera begira.

Eta nik zenbat itsaso egin behar ote ditut malkoekin? Olatuek jo naute, olatuek jo.
Zenbat aldiz hitz egin behar izan dut izarrekin? Mina argitzen dute. mina argitzen.

Itsasbazter barean
Oroitzapenen arean
Margotu dut irrifarra
Bizi dudan nahigabean
Igo egin den marean
Galdu egin den irrifarra
Negar egiten dugun arren oroitzen ahal dugu zure irrifarra.

Eta nik zenbat itsaso egin behar ote ditut malkoekin? Olatuek jo naute, olatuek jo.
Zenbat aldiz hitz egin behar izan dut izarrekin? Mina argitzen dute. mina argitzen.