2020.06.11
Izeberg

Izeberg

  • 2013
  • Usurbil (Gipuzkoa)
  • Rocka

Atzera

Ezin ezer egin

Atzera

Banden Lehiako finala

Ezin ezer egin

Ezagutzen gara
haur ginenetik
barnean gorde dut oroitzapenik
Gure irri ta negarrak
bat eginik
ez genuen mundu berri horren beldurrik.

Laguntasunaren
erro sendoak
kanporatu dizkit sentimentuak.
Ahoan nituen hitz
damutuak
denboraren baitan aurkituz zapalduak.

Ereindako hazi guztiak galduak

Espero zenuena ni ez nintzela ohartu zinenetik
bizitzan lotzen gintuzten lokarri guztiak eten ziren erditik.
Ta ezin ezer egin
Izan dugun guztia
gure beldurren atzean
geratu da irten ezinean.

Begiak itxita
egin dut amets
gure haurtzaroan hartuaz babes.
Mamu ilun guzti horiei
behingoz ihes
baina ohartu naiz, amets bat zen,
Amets bat besterik ez!

Espero zenuena...