2020.06.11
Izeberg

Izeberg

  • 2013
  • Usurbil (Gipuzkoa)
  • Rocka

Atzera

Ezin ezer egin

Atzera

Banden Lehiako finala

Gordeleku bat

Denbora da mundua
bere orratz herdoilduei
korapiloak lotzen
Egiak euria bezala datoz
kristalen kontra
eta ni hemen sokarik soka:
nire kantuak, nire dudak...

Bistaratzen nauen gordeleku bat
Ordulariak guri begira gelditu dira
Ihes egin nahi duten soka hauetan
lotzen nauenak libre egin nau

Hitzak baino ez diren
akorde urratu hauen
dardaraz begiratzen nauzu
Ordu ta segunduak
eskutan desegiten dira eta
haiek gu erre baino lehen
erre ditzagun erlojuak

Orain metalezko egia hauek
urtuta daude
Ikaraz betetzen gintuzten
pisuzko galdera haiek
zintzilik soketan.

Gordeleku bat
Ordulariak guri begira gelditu dira
Ihes egin nahi duten soka hauetan
lotzen nauenak libre egin nau