2014.05.26
Jean Bordaxar

Jean Bordaxar

  • 1959
  • Arrokiaga (Zuberoa)
  • Herri kanta

Atzera

Aitzina
EROSI

Aitzina

2003 - Kultulan Diskak


  • Aitzina(Hitzak: Jean-Louis Davant, Jean Bordaxar-Ahaidea: Jean Bordaxar)
    facebook iconfacebook icon
  • Ütxuliren nitzaio(Hitzak: Itxaro Borda-Ahaidea: Jean Bordaxar)
    facebook iconfacebook icon
  • Amerikanoa(Hitza: Jean Bordaxar-Ahaidea: Dominic Earl)
    facebook iconfacebook icon
  • Eskerrak adiskidea(Hitzak: Jean-Louis Davant, Jean Bordaxar-Ahaidea: Jean Bordaxar)
    facebook iconfacebook icon
  • Ardi galdüa(Hitzak eta ahaidea: Jean Bordaxar)
    facebook iconfacebook icon
  • Bidez eta legez(Hitzak eta ahaidea: Jean Bordaxar)
    facebook iconfacebook icon
  • Xiberoan bi lili(Hitzak eta ahaidea: Jean Bordaxar)
    facebook iconfacebook icon
  • Esti erotik eztitsü(Hitzak: Jean Bordaxar-Ahaidea: Dominic Earl)
    facebook iconfacebook icon
  • Zurekilan joan(Hitzak eta ahaidea: Jean Bordaxar)
    facebook iconfacebook icon
  • Haütetsien oilautegia(Hitzak eta ahaidea: Jean Bordaxar)
    facebook iconfacebook icon
  • Eüskara zertako(Hitzak eta ahaidea: Jean Bordaxar)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 40' 31"


Argi kodea: KD0403


Azala: Maria Jose Durquet


PARTAIDEAK

  • Jean Bordaxar, ahots nagusia
  • Daniel Arostegi, bateria
  • Benat Cazarre, akordeoia
  • Herve Pedeflous, biolinak
  • Mathias Hegoas, biolina
  • Pello Ramirez, biolontxeloa
  • Christophe Graciet, harmonika
  • Christophe Ithurritze, pianoa
  • Mixel Etxekopar, ttun-ttuna, txirula, klarinetea, flauta
  • Dominic Earl, gitarra, teklatuak, perkusioa

GRABAZIOA

Tower estudioa (Baiona), Kilikas estudioa (Altzai, Zuberoa)


SOINU TEKNIKARIA

Dominic Earl


MOLDAKETAK

Dominic Earl


LAGUNTZAILEAK

  • Jean Louis Aranburu, ahotsa
  • Robert Larrandaburu, ahotsa
  • Jean-Noel Pinque, ahotsa
  • Jean Pierre Luro, ahotsa
  • Isabelle Jaury, ahotsa

GENEROA

Herri kanta

Zuberoako a cappella kantuen tradizioan hezitako kantaria da Jean Bordaxar. Ondare horren transmisioa bermatzera zuzendu du bere kantagintzaren zati bat, belaunaldiz belaunaldi familia eta lagun arteko ospakizunetan iraun duten kantuak abestuz. Baina bestetik, sorkuntzari emana da Bordaxar, etorkizuneko tradizioaren harriak ipiniz.

1996an Euskal Herriko Kantu Txapelketako sari nagusia irabazi zuen a cappella sailean, eta bigarren saria eskuratu bikote sailean. 1998an, Jean-Pierre Luro, Jean-Noel Pinque eta Robert Larrandaburu kantari zuberotarrekin laukotea sortu zuen, Pirinioetako modu tradizionalaren ildoan hiru eta lau bozetan kantatzeko a cappella. “Prima eijerra”, “Eperra”, “Ai ardua”, “Agur Xuberoa”, “Oriko xoria” eta “Haur maitia” kantu tradizionalak eta Bordaxarrek sortuak eskaintzen ditu laukoteak herriz herriko emanaldietan. Hauxe dute xede: “Kantan aritzea libertate handian, bai bozak erabiltzeko maneran bai erritmoaren erabiltzeko maneran. Boza da lehentasuna eta hitzak eta melodiak elkarrekin ezkontaraztea” (1).
1818

Hala ere, estreinako diskoa, Adixkideer (Elkar, 1999), musikari ugarirekin grabatu zuen Bordaxarrek, Niko Etxart kantariaren estudioan, eta berak sortu zituen hitz zein doinu gehienak. Allande Sokarros kazetari zuberotarrak idatzi zuenez, “euskal kantuaren eraberritzaile gutxi direla iruditzen zait, ordea, eta 2000. urtean, disko bat kaleratu zuen Jean Bordaxar adibide bakartzat joko nuke. Arrokiagako semeak Zuberoan oso bakan den lan handia burutu du, kantuen hitzak eta aireak berak onduta. Ez dakit sobera nola azaldu baina esango nuke Jean Bordaxar batek egindako lana ez dugula merezi zukeen bezala balioetsi, ez diogula behar adina garrantzi eman” (2).

Bigarren diskoa, Aintzina (Kultulan, 2003), Dominic Earl gitarristarekin egindako lanaren emaitza izan zen. Luro, Pinque eta Larrandabururen laguntzaz, Zuberoako ahots polifonikoen tradizioa eraman zuen Bordaxarrek diskora, eta bestetik, Earlek moldatutako folk melodiak eta erritmo biziak jaso zituen. Lan honetan ere harenak dira konposizio gehienak.

Hurrengo diskoa, ordea, a cappella eta zuzenean grabatu zuten Bordaxar, Luro, Pinque eta Larrandaburuk. Zuberoako kantu herrikoiak, Etxahun Irurirenak eta Bordaxarrek sortutakoak jaso zituzten Zuzenean-En Concert (Elkar, 2010) diskoan.

3547

Jean-Pierre Luro, Jean Bordaxar, Robert Larrandaburu eta Jean-Noel Pinque (2010).

Euskal Herrian ez ezik, Estatu Batuetan (San Francisco, Bakersfield, Las Vegas…), Quebecen, Parisen eta Belgikan aritu da Jean Bordaxar kantari.

Pastoralak leku garrantzitsua du kantari zuberotar askoren sorkuntzan, baita Bordaxarren sorkuntzan ere. Dantzari gisa hainbat pastoraletan parte hartu du, eta musika egin zuen Arrokiaga jaioterrian 1995ean taularatutako Agirre presidenta pastoralerako. Halaber, bi pastoral idatzi ditu: Telesforo Monzon 2011n taularatu zuten Larrainen eta Bergaran (3), eta Ameriketan eüskaldünakJosé Mendiague 2012ko uztailean estreinatu zuten Arrokiagan (4).

Aitzina pika dantza eta musika ikuskizuna zuzendu eta 2006an estreinatu zuen; Aitzindariak musika taldeak eta Zuberoako 14 herritako dantza taldeek parte hartu zuten. Halaber, maskaradetarako testuak idatzi ditu Bordaxarrek, eta Urrats Berri elkarteko presidentea da.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Diario Noticias de Navarra, 2007ko ekainaren 29a
  • (2) Jakin, 127. zenbakia
  • (3) Berria, 2011ko abuztuaren 9a
  • (4) Berria, 2012ko uztailaren 31