2019.05.13
Jojo Bordagarai

Jojo Bordagarai

  • 1961
  • Gabadi (Nafarroa Beherea)
  • Folka, Herri kanta

Kilika nezak

Oilarrak kantatzen dueneko
Eta ekia eki deneko
Lotarik laster hiz aterako
Egun ere enetako
Ni hire maitea nizalako
Enekilan hiz jostatuko
Bihotzari kuntre nuk hartuko
Goxo-goxo egiteko.

Gure aspaldiko amodioa
Hainbeste notek zabaldutakoa
Gu bien arteko istorioa
Ez diat saltzekoa.

Hire ehi trebeak ibilki
(hm..) Senditzen ditiat ba naski!...
Gorputza pizten datak emeki
Badakikala nun hunki!...

Artista bat baihiz egiazki
Sensiblea ere azkarki
Aitortu behar deat: "Mon kiki..."
Ez diat sekulan aski!...

Besoetan hartzen naukalarik
Enbeia batek manaturik
Atsegin handian mozkorturik
Idekitzen nuk kittorik
Ezagutzen hait aspaldidanik
Elgarri baigira emanik
Ez nikek bizitzeko indarrik
Urrunt bahendi nitarik.

Gure aspaldiko...

Norbaitek proposamen kokina
Egin datak bi aldiz aintzina
Laburra badu ere bere gona
Ez nuxu ezinegona
Ez ikus nitan othoi lizuna
Arruntkeriaren oihartzuna
Hitz bakarra baitut... maitasuna
Orai eskutan dukana.

Hire akordeo...(nahhh!...)