2019.05.13
Jojo Bordagarai

Jojo Bordagarai

  • 1961
  • Gabadi (Nafarroa Beherea)
  • Folka, Herri kanta

Othañe xutik deno

Jutsiko bideetan zoazean
Udaberria bihotzean
Halako bake goxo batean
Hartua zira ohartu gabean.

Oztibarren duten ontasuna
Ez da bera jin zaiena
Bainan berek eraiki dutena
Herritarren batasuna
Ez dira horiek hitz leunak
Politeziaz erranak
Laborantxan borroka lagunak
Agertu baitira denak.

"Mendi eremu" sailean sartzeko
Baldintzak beterik ere
Gomit ziren kanpo gelditzeko
Ez baitzen zuzen batere
Geroztik jo dute Europara
Aski tematu baitira
Denek elgarrekin gogor tira
Eta irabazdun atera.

Pausatu nintzen xedez beterik
Herri xarmegarri horretan
Posible zenez ere holakorik
Ala bakarrik filmetan?
Dena den hor nago kokaturik
Bihotzez ederki loturik
Othañe xutik deno segurik
Ez dut uzteko gogorik.