2019.05.13
Jojo eta Ramuntxo

Jojo eta Ramuntxo

  • 1990 - 2004
  • Folka, Herri kanta

Atzera

Haize andrea
play_buttonadd_button
 

Haize andrea

1990 - Elkar


  • Demokraziaren izenean(Musika: AƱez Etxeberri-Hitzak: Jojo Bordagarai)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Lehengo gazte(Musika: Jojo Bordagarai, Ramuntxo Carrere-Hitzak: Jojo Bordagarai)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bi urtxo mosko bat(Musika: Jojo Bordagarai, Ramuntxo Karrere-Hitzak: Jojo Bordagarai)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Joko nahasia(Musika: Ramuntxo Karrere-Hitzak: Jojo Bordagarai)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bake bila(Musika: Jojo Bordagarai, Ramuntxo Karrere-Hitzak: Jojo Bordagarai)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Haize andrea(Musika eta hitzak: Jojo Bordagarai)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zizurkileko ametsak(Musika eta hitzak: Jojo Bordagarai)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Europa sor ez daike Euskadirik gabe(Musika: Ramuntxo Karrere-Hitzak: Aita Minaberri)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Begi urdinezko izarra(Musika eta hitzak: Jojo Bordagarai)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Lurra, bigarren amore(Musika eta hitzak: Jojo Bordagarai)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Xabinari(Musika: Vladimir Cosma, "La chambre des dames"-Hitzak: Jojo Bordagarai)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: LP


Iraupena: 38' 39"


Argi kodea: ELK-235


Azala: Jose Felix Igartua


PARTAIDEAK

  • Jojo Bordagarai, ahotsa
  • Ramuntxo Karrere, ahotsa, gitarra
  • Peio Setoain, gaita
  • Frederic Gallardet, pianoa, sintetizadoreak
  • Jon Goienetxe, flauta, sintetizadoreak
  • Niko Etxart, 12 sokako gitarra, perkusioa, baxua

GRABAZIOA

Kilikas estudioa (Altzai, Zuberoa)


SOINU TEKNIKARIA

Niko Etxart


GENEROAK

Folka, Herri kanta

Hamabi urte zituenetik herrietan kantari aritu da Jojo Bordagarai. 1973an, Jojo eta Bernadette taldea osatu zuen arrebarekin, eta Txomin Hegi kantari, idazle eta antzerkilariak laguntzen zien gitarrarekin. Urte batzuk lehenago, Hegik berak eta Peio Serbiellek Urrakoa kantu ikuskizuna landu zuten. Jojok eta Bernadettek Agur diskoa (Elkar) grabatu zuten 1978an, Bordagaraik eta Hegik sortutako kantuekin. Hurrengo urtean taldea desegin egin zen, eta Jojo Garaziko Nekez Ari abesbatzan hasi zen kantari. Ahotsaren trebakuntzak Euskal Kantu Txapelketan parte hartzera eraman zuen, 1987an, eta lehiaketa hartan bertan ezagutu zuen Ramuntxo Carrere.

JOJO_BORDAGARAI

Jojo Bordagarai. (Joanes Etxeberria)

Bikotea beste musikari batzuez inguratu zen taldea osatzeko, eta folk herrikoiaren bidetik ekin zioten (akordeoia, gaita, flauta…). Bordagaraik hartu zuen kantuetako hitzak idazteko ardura, eta doinuak bien artean sortu zituzten. Haize andrea estreinako diskoa (Elkar, 1990) Niko Etxart kantariaren estudioan grabatu zuten, eta Vladimir Cosma errumaniar konpositorearen lan bat moldatu zuten, “Xabinari“. Horren aurretik, Azala taldearen Marigaizto diskoan parte hartu zuen bikoteak.

Bordagarai

Jojo Bordagarai eta bere taldea. (Ander Gillenea)

Geroago beste bi disko etorri ziren: Maitasunez ba ote… (Elkar, 1993) eta Zure kanpoetara (Agorila, 2001). Disko bakoitzean, baina batez ere azken horretan, taldearen soinua osatuz joan zen musikari berrien ekarpenekin: Matthieu Haranboure (baxua; King Mafrundi, Txakun…), Phillipe Ezkurra (akordeoia, bandoneoia; Peio Serbielle, Pier Paul Berzaitz…), Mixel Etxekopar (xirula, ttun-ttuna)…

2004. urtean Ramuntxo Carrerek kantatzeari utzi zion, eta Jojo Bordagaraik Pil Pil taldearekin jarraitu zuen. Alexandre aitak, Bernadette arrebak eta Mixel Thikoipe lehengusuak osatzen dute taldea. Beste egitasmo batean ere aritu da, Triki Trakan. Xabi Pery (Itoiz) musikari eta soinu teknikariaren inguruan sortutakoa da hori.

PIL PIL

Pil Pil taldea: Aletxandre Bordagarai, Jojo Bordagarai, Bernadette Bordagarai eta Mixel Thikoipe.

Haatik, orain bakarkako proiektuan dabil murgilduta. Bahaki… diskoa (Elkar, 2008) da lan horren orain arteko fruitua, Philippe Ezkurraren laguntzaz egindakoa. Jazz musikariz inguratu da Bordagarai, eta Europako ekialdeko musikatik eta kantu tradizionaletik asko duten konposizio garaikideak, emozio askotarikoak eta koloretsuak lantzen dituzte.

Testua: Jon Eskisabel