2014.05.26
Joseba Gotzon

Joseba Gotzon

  • 1952
  • Portugalete (Bizkaia)
  • Pop-rocka
  • Webgunea

Atzera

Botere zalantzakoak
 

Botere zalantzakoak

1987 - Hilargi


  • Tximeleten pare(Musika eta hitzak: Joseba Gotzon)
    facebook iconfacebook icon
  • Idatz planeta gainean(Musika: Joseba Gotzon-Hitzak: Iñaki Ojeda Martin de Butron)
    facebook iconfacebook icon
  • Isolaturik odol, lurrunean(Musika eta hitzak: Joseba Gotzon)
    facebook iconfacebook icon
  • Amen arima(Musika: Joseba Gotzon-Hitzak: Iñaki Ojeda Martin de Butron)
    facebook iconfacebook icon
  • Botere zalantzakoak(Musika: Joseba Gotzon-Hitzak: Iñaki Ojeda Martin de Butron)
    facebook iconfacebook icon
  • Zure ausentzia(Musika: Joseba Gotzon-Hitzak: Iñaki Ojeda Martin de Butron)
    facebook iconfacebook icon
  • Bete-betean(Musika eta hitzak: Joseba Gotzon)
    facebook iconfacebook icon
  • Eguzki inguruan(Musika: Manuel Diego de Somonte-Hitzak: Pedro Barrenetxea)
    facebook iconfacebook icon
  • Loreak bidali nizkizu(Musika eta hitzak: Joseba Gotzon)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: LP


Iraupena: 34' 19"


Argi kodea: DS-17


Azala: Antonio Heranz


PARTAIDEAK

  • Joseba Gotzon, ahotsa
  • Carlos Zubiaga, bateria
  • Pako Diaz, kabasa, tinbalak
  • Fabian Akarregi, baxua
  • Jose Mª Santamaria "Murru", gitarra
  • Fran Rubio, pianoa, teklatuak
  • Javier Urrejola, saxofoi tenorea, saxofoi sopranoa
  • Felix Santiago, ahotsak

GRABAZIOA

Tsunami estudioa (Donostia)


SOINU TEKNIKARIA

Iñaki Lopez


Itzultzailea: Xabier Amuriza

Ekoizlea: Joseba Gotzon


GENEROA

Hamar urte zituela hasi zen Joseba Gotzon (Portugalete, Bizkaia, 1962) musikan, herriko musika bandan. Interpretazioaren aldetik baino gehiago, sorkuntzaren aldetik interesatzen zaio musika Joseba Gotzoni, eta, hala, berak idatzitako letrekin eta musikarekin osatu zuen lehen lana, 1985ean: Inpotentzia (Hilargi Records). Mario Galindez (bateria eta ahotsa), Luis Regulez (baxua), Fran Rubio (teklatuak), Felix Santiago (ahotsa), Elisa Ruiz Manterola (ahotsa) eta Manuel Diego de Somonte (gitarra) izan zituen lagun. Ordurako Gau hotza izeneko singlea grabatua zuen (Hilargi), Akelarre taldeko Pako Diaz eta J. Markos Juaristirekin.

308

Joseba Gotzon. (Marisol Ramirez)

Bere ibilbidean bi etapa bereizten ditu artistak berak: bata, 1984tik 1995era artekoa, eta bestea, 1995etik gaur egunera artekoa. Lehen etapan “modaren eraginpean” zegoela zioen, pop komertzialetik gertu, irrati formulei begira. Etapa horretakoak dira, besteak beste, Botere zalantzakoak (Hilargi, 1987), Kalapo (Hilargi, 1991) -Kalapo taldea sortu zuen 1990ean- eta haren diskorik komertzialena, Made in Ris (Elkar, 1994). Disko horietako hitzak eta musikak Joseba Gotzonek egin zituen, Kalapo diskoko zenbait izan ezik: Marisa Gutierrez Cabriadaren kantu bat, Mercedes Estibaliz eta Iñaki Ojeda Martin de Butronek idatziriko beste bat eta Joseba Sarrionandiarena.

Gaztelaniazko Fuego y brasas dantza garaikideko ikuskizunarekin etorri zen haren ibilbidean aldaketa. Musika klasikoari heldu zion. Txeloa, biolina, biola, klarinetea eta beste erabiltzen hasi zen, eta estetika horrekin gusturago sentitzen zela konturatu zen.

1999. urtean gaztelaniazko Noegga, historias y leyendas (Nojako Udala), eta Nortasuna: selekzio baten historia diskoa etorri ziren (Keinu). eta Gontzal MendibilNiko Etxartekin egin zuen Nortasuna. Andoni Egaña bertsolariak idatzi zituen diskoko letrak, Joseba Gotzonek idatzitako Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia liburuan oinarriturik, eta Iñaki Perurenak, Jose Angel Iribarrek, Josu Urrutiak eta Aitor Zabaletak parte hartu zuten grabazioan, besteak beste. Handik aurrera, hainbat bira egin zituen nazioartean; Georgian (2000n), Argentinan (2001ean) eta Venezuelan (2002an), esate baterako.

El cantante Joseba Gotzon ha presentado su nuevo disco, titulado "Gris"

‘Gris’ diskoaren aurkezpenean. (Monika del Valle / Argazki Press)

Eta itzultzean, 2003an, “heldutasunaren diskoa” grabatu zuen: Fotopoemak (Marrodan Olerki Elkartea), Portugaleteko Mario Angel Marrodan poetaren omenez. 11 poema euskaratu eta musikatu zituen, askotariko estiloetan, besteak beste jazza, boleroak eta swinga doinu klasikoagoekin tartekatuz. Blas Fernandez (bateria), Carlos Gracia Tato (kontrabaxua), Jose Luis Canal (pianoa) eta Luis Alberto Requejo (klarinetea) izan zituen lagun.

Autoprodukziora jo zuen 2006. urtean, Gris argitaratzeko. Berriro ere harenak dira diskoko letra ia denak, Mercedes Estibalizek eta Iñaki Ojeda Martin de Butronek idatzitakoa eta Jordi Baigetek egina salbu. Diskoarekin Argentinara eta Brasilera joan zen kantaria.

Padelitis pop-rock diskoa argitaratu zuen ondoren (Hilargi Records, 2007). Gaztelaniaz abestuta dago eta padel kirola da kantu guztiak lotzen dituen haria. Gotzonen azken lana Lau hormen artean da (Autoekoizpena, 2011), pop-rock estiloan eta Argentinako musikarien kolaborazioekin egina.

Testua: Ainara Gorostitzu