Joselontxos Txaranga Donostiako (Gipuzkoa) musika-talde bat da, 11 musikarik osatua. : 2005etik hona lanean, Joxan Malvido (Joselontxo) Donostiako Musika Eskolako irakasle eta Gari Montxo eta Joselontxo pailazo taldeko kidearen laguntza eta izena hartu zuten taldea sortu zutenean. Herrietako festetan, bazkari herrikoietan, kalejiretatan, danborradetan eta mota guztietako ospakizunetan jotzen dute Euskal Herrian zehar eta kanpoan ere.