2019.12.27
Jousilouli

Jousilouli

  • 1995 - 2004
  • Pasaia (Gipuzkoa)
  • Metala, Rapa

Non zaude?

Sorbaldan etzanda bakarrik eta botata
sabaiari lorik egin gabe gizon azkarra
gelako paretatik irekitzen kristalezko begia
ezin direlako ahaztu behin eta berriz izandako minak
begi xarmant gezurtiak ez dira egiazkoak
engainu ederrean denak gara gizarajoak
amamari galdezka ea itsaso zuriez
berak malko batez niri guztia esanez
nire bihotzeko distortsioak
aspaldi entzun gabeko gezurrak
behin eta berriz errepikatzen dira
nire aitari buruzko abestian
denbora gelditzen da abuztuko eguerdian
eta bi seme daude aita beraren zain.