Julen Azkona

Julen Azkona

  • 1993
  • Iruñea
  • Kantautorea

Bizitzak zentzua galdu zuenekoa

Sentitu al zara ni bezain hutsik?
Sentitu al zara ni bezain biluzik?
Itxuskeriz betea,
ispiluaren beste aldea.

Zein beharrekin jaiotzen gera?
Inoiz beteko al dira ametsak?
Itxaropenaz betea,
izaki xumeak gara denak.

Beldurrak beldurra ematen dit,
nor naizen ez da inon ageri.
Arnasa emanda elkarri,
zain naukazu indarrez beterik.