Julen Azkona

Julen Azkona

  • 1993
  • Iruñea
  • Kantautorea

Sakon, sakon, sakon

Unibertsoan zaude,
etzanda.
Mundua oihartzun
urrun urrun bat da.

Galaxiak emeki,
mugitzen dira.
Maitasunez beteta
dago dena.

Sakon, sakon, sakon
sentitua.
Borobila izan da
oparitu didazun
orgasmoa.

Besarkatu nazazu,
osoa.
Bizitzak gure planeta
bezala.

Unibertsoan zaude,
etzanda.
Maitasunez beteta,
dago dena.