Julen Azkona

Julen Azkona

  • 1993
  • Iruñea
  • Kantautorea

Sumendi

Bizikleta zahar bat,
landarez josita.
Lagunaren aurpegian
atera da lehen zimurra.

Denborak edertzen du ederra zena.

Musutxoak lepoaldean,
hau hotzikara.
Irudiak hartzen du irudimena,
adimenak izenda ezin duena.

Denboran hazi egin den
maitasun bat naiz.
Eutsi ezina den
plazerrez egindako dardara.

Arroka baten izana,
olatuen eragina.
Gizaldi baten bizipoza,
arbasoaren atsedena.

Denboran hazi egin den
maitasun bat naiz.
Eutsi ezina den
plazerrez egindako dardara.

Hiri azpian dagoen
sumendi bat naiz.
Herrian zabaldu den
bat bateko jai giro alaia.

Denborak edertzen du
ederra zena.
Denborak edertzen du
bihotzetik ateratzen dena.