2022.01.13
Jupiter Jon

Jupiter Jon

  • 2011
  • Post-punka

Atzera

Gansterrak operara doaz (Kafe Antzokia, 2016/10/01)

Bizikleta bat Txinan

Ehundaka 
frenu argiak 
Gorriz busti dute 
etorbidea

Liluragarria da 
besteen bizitza 
Lotan pasa dut denbora gehiago 
bizirik daramakizuna baino 

Horman jarrita 
erretratua 
Mao begira 
mundu osoa 

Hilezkorra ez da 
behin ere zahartzen 
Txina armadako tronpeten 
durundi gorria 

Maoren doktrina 
mobil mezuetan 
Oinez dabil jendea 
Oinez datoz denak 

Maoren doktrina 
mobil mezutan 
Oinez dabil jendea 
Oinez datoz denak