2017.12.06
Kalera

Kalera

  • Bortziriak (Nafarroa)
  • Rocka

Maskaren diktadura

Abisu gabe etorri ziren,
zeru eta lurrak zeharkatuz.
Inori ezer esan gabe,
baina denon begi bistan.

Aspaldidanik ginen
haien izatearen jabe.
Hori uste genuen behintzat,
dena suntsitu zuten arte.

Pixkanaka dena janez,
mantso, poliki, presarik gabe.
Beldurrik gabe igaro zuten
lorez estali genien bidea.

Jantzi eta erantzi egiten diren
maskaren antzera,
izana aldatzen duzu
izenaren arabera.

Ez garena izatearen kultura
bihurtu dugu eguneroko ohitura.
Ongi etorri beraz, hau da
maskaren diktadura.

Edonor da edonoren lagun,
edonor izan daiteke etzi etsai,
papera goxokia baino
garestigoa den mundu honetan.

Jantzi eta erantzi egiten diren
maskaren antzera,
izana aldatzen duzu
izenaren arabera.

Ez garena izatearen kultura
bihurtu dugu eguneroko ohitura.
Ongi etorri beraz, hau da
maskaren diktadura.