2017.12.06
Kalera

Kalera

  • Bortziriak (Nafarroa)
  • Rocka

Zure zain

Gutun bat idatzi diot
izan nintzen haurrari.
Ez dut uste, ordea,
irakurriko duenik.

Betiko galderak,
aita-amak agurtu,
jarraituko ez ditudan
hamaika aholku.

Gutun bat idatzi diot
izan nintzen haurrari.
Erantzunaren zain nago,
iritsi ote zaio?

“Eman pausua,
ez dago bigarren aukerarik.
Ateak irekitzen ikasi,
ez da besterik.”

Ez zeneukana galtzearen beldurra mapa bihurtu zenuen. Norena izan zen errua?
Noiz hartu zenuen erantzunik gabeko galderak erantzuteko ohitura txar hori?

Izan ez ginenaren
itzalari begira
agur esan nizun,
betiko.

Izango garenari
aurpegira begira
zure zain egongo naiz.

Gutun bat idatzi diot
izan nintzen haurrari.
Argi dago, ordea,
hau ez zela inoiz iritsi.

“Ez zaitut aspertuko
izango diren kontu zaharrekin,
idatziko ez dituzun kantu guztiekin.”

Ez zeneukana galtzearen beldurra mapa bihurtu zenuen. Norena izan zen errua?
Noiz hartu zenuen erantzunik gabeko galderak erantzuteko ohitura txar hori?

Izan ez ginenaren
itzalari begira
agur esan nizun,
betiko.

Izango garenari
aurpegira begira
zure zain egongo naiz.