2014.05.26
Karidadeko Benta

Karidadeko Benta

Atzera

San Quirico
play_buttonadd_button
EROSI

San Quirico

2006 - Gaztelupeko Hotsak


  • Belaunaldia(Musika: Jon Manzisidor-Hitzak: Jon Maia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Herri galdua(Musika: Jon Manzisidor-Hitzak: Jon Maia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Larrosa beltza(Musika: Jon Manzisidor-Hitzak: Jon Maia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • San Quirico(Musika: Jon Manzisidor-Hitzak: Jon Maia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Xoxua(Musika eta hitzak: Herrikoiak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Itsasontzi baten (II)(Musika: Jon Manzisidor-Hitzak: Jon Maia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Atea itxi dut(Musika: Jon Manzisidor-Hitzak: Jon Maia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Mik mak(Musika: Jon Manzisidor-Hitzak: Jon Maia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Azken otsoa(Musika: Jon Manzisidor-Hitzak: Jon Maia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ba al da bizitzarik hor(Musika: Jon Manzisidor-Hitzak: Jon Maia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Treneko koplak(Musika: Herrikoia-Hitzak: Jon Maia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 36' 39"


Argi kodea: GH-109


Azala: www.vudumedia.com


PARTAIDEAK

  • Jon Maia, ahotsa
  • Jon Manzisidor, gitarra
  • Domentx Uzin, tuba, mandolina
  • Inaxio Tolosa, saxofoia, klarinetea, tronpeta
  • Aran Santamaria, ahotsa, klarinetea
  • Imanol Manterola, perkusioak
  • Julen Izarra, saxofoi baritonoa

GENEROAK

Folka, Popa

Jon Maia (ahotsa), Jon Manzisidor (gitarra, laut-a, baxua), Inaxio Tolosa (haize instrumentuak), Aran Santamaria (ahotsa), Imanol Manterola (perkusioa) eta Domentx Uzin (biolina, helikoia) seikoteak osatu zuen Karidadeko Benta. ETBko Hitzetik hortzera bertso saioak egindako eskaera baten haritik sortu zen taldearen ideia. Bertso batzuk musikatzeko eskatu zieten hainbat bertsolariri, horien artean Jon Maiari, eta honek hiru perkusio jotzailerengana jo zuen. Emaitzarekin gustura geratu eta aurrera segitzea erabaki zuten, taldearen soinua instrumentu gehiagorekin aberastuz: gitarra, klarinetea, saxofoia…

3805

Karidadeko Benta.

Bertsoaren mundutik hainbat ekarpen egin zaizkio euskal musika herrikoari azken bi hamarkadetan, hor daude Jon eta Aitor Sarasua anaien Fauna txiki bat diskoa, edota Zazpi Eskale eta Gu Ta Gutarrak taldeek grabatutakoak, besteak beste. Karidadeko Bentak beste ikuspegi bat landu zuen: Espainia, Maroko, Italia, Balkanak, Iran eta beste hainbat herrialdetako doinu herrikoiak Lapurdiko kopla zaharrekin edota Maiak berak sortutako bertsoekin nahasten zituen, garai bateko “orkestratxo zoro” haien kontzeptua bere eginez. Zuzeneko emanaldietan taldearen eta entzuleen arteko hesia apurtzen saiatzen ziren eta inprobisazioak tarte handia hartzen zuen.

Hiru disko grabatu zituen Karidadeko Bentak lau urteko tartean, Karidadeko Benta (Gaztelupeko Hotsak, 2003), Amore amore (Gaztelupeko Hotsak, 2004) eta San Quirico (Gaztelupeko Hotsak, 2006). Lehenengoa grabatu aurretik bi urte eman zituen kontzertuak eskaintzen, eta emanaldiotan pilatutako kantuak bildu zituen taldeak disko horretan. Bigarrenean, kantuak disko baterako intentzioarekin sortuak izan ziren eta taldeak argiago zuen nola jaso grabazioan. Hirugarrenak erritmo dantzagarriagoak eta elektrikoagoak ditu. Hiru diskoetan Maiak sortu zituen hitzak, eta Manzisidorrek doinuak. Halaber, bertsolari zaharren aleak musikatu zituzten lehen bi lanetan: Pello Errotarenak, Txirritarenak, Xenpelarrenak… Azken horren kasuan, “Ia gureak egin du” bertso sortari Leonard Cohenen “Take this Waltz” kantuaren doinua jarri zioten.

3806

Aran Santamaria, Imanol Manterola, Inaxio Tolosa, Jon Maia, Domentx Uzin eta Jon Manzisidor.

Taldeak harrera oso ona izan zuen, eta horrek berak eragin zuen, neurri batean, taldearen desegitea. Erabakiak ustekabean harrapatu zuen jende asko. Baina Jon Maiak azaldu zuenez, “Karidadeko Benta jolas baten moduan hasi zen, asmo handirik gabe, eta dagoeneko leku eta denbora gehiegi jaten ari zitzaigun” (1). 2007ko udan eman zituen azken kontzertuak, horietako bat Zumaiako Itzurun hondartzan. Emanaldi horretan eta beste batzuetan hartutako irudiak Lehengo munduaren azkena (Baleike Kultur Elkartea, 2008) DVDan jaso zituen Eneko Dorronsoro zinema zuzendariak. Karidadeko Bentak Getxo Folk jaialdian eman zuen azken kontzertua, 2007ko irailaren 5ean. Guztira 200 emanalditik gora eskaini zituen, horietako batzuk Italian, Galizian eta Herrialde Katalanetan.

???????????????????????????????

Karidadeko Bentak, bidaian.

Geroztik, Jon Maiak jarraitu du bertsolaritzan murgilduta, baina zinema zuzendari gisa ere egin du lan Apaizac obeto, Bidaia intimoak eta Gazta zati bat dokumentaletan. Jon Manzisidor Billy Bao taldeko partaidea izan zen eta Gora Japon sortu zuen, biak ala biak Karidadeko Bentarekin oso zerikusi txikia duen musika lantzen duten taldeak: free-rock esperimentala, inprobisazioa… Komikilari gisa ere nabarmendu da Manzisidor, besteak beste Berria egunkarian eta The Balde aldizkarian egindako kolaborazioei esker. Domentx Uzinek fado musika jorratu du Ventos de Saudade taldean. Inaxio Tolosak aktore lana garatu du eta hainbat antzezlanetan lan egin du (Gastibeltzaren karabinak, Oteiza, testuak eta beste poemak, Xentimorik gabe…). Aran Santamaria ere artista plastikoa da.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) El PaĆ­s, 2007ko irailaren 5a